Aviso legal

Lege-oharra

 

 Webgune hau Kutxabanken jabetzakoa da. 

 

Kutxabank, S.A. Vicente del Arenal jaunaren eskrituraz eratu zen, 2011ko ekainaren 14an, urte horretako protokoloko 863 zenbakia du, eta Bizkaiko Merkataritza Erregistroan inskribatu zen, 5226 Tomoan, 0 Liburuan, BI-58729 Orrian, 1. Folioan, 1. Inskripzioa.

Kutxabankek A95653077 Identifikazio Fiskal zenbakia du esleituta eta Espainiako bankuaren Banku eta Bankari Erregistroan inskribatuta dago 2095 zenbakipean, 2012ko urtarrilaren 3ko dataz. 

Honako hau du helbidea: Kale Nagusia 30, 48009 Bilbo. 

Euskadiko hiru aurrezki kutxen - BBK, Kutxa eta Vital - integrazioaren ondorioz sortu zen Kutxabank bankua, izan ere, horiek dira erakunde berriaren hiru akziodun bakarrak, erakunde berriari lekualdatu baitzioten euren finantza-negozioa.

Agertzen diren edukiak nahiz diseinuak jabetza intelektualaren legeek babesten dute.     

Kopiak egin daitezke, baina erabilera pertsonal eta pribaturako baino ez. Zati baten erreprodukzioa ere baimenduta dago, beti ere, fidela bada eta iturria aipatzen bada. Kutxabankek berariaz baimena eman gabe, egin litekeen beste edozein erabilera, legeak zigortzen duen arau-haustea da.

Webgune honetan erregistratuta dauden marka izendatzaileak, mistoak eta grafikoak erabiltzen dira. Jabetza industrialaren legeek horien legez kanpoko erabilera debekatzen dute. 

Kutxabankek web honetako edukiak aldatzeko eta ezabatzeko eskubidea du, baita bertara sartzeko aukera murrizteko eskubidea ere.  

Erabiltzaileak webgune honetan agertzen diren edukiak erabiltzen baditu, bere ardurapean erabiliko ditu eta zenbait orri, uneren batean, eguneratu gabe egon daitezkeela jakin behar du.

Beste web batzuetarako loturak (link) informazioa emateko besterik ez dira. Kutxabankek ez du inolako erantzukizunik horien edukien gainean.    

 "cookiak" direlakoak, ordenagailuan sortzen diren artxiboak dira, bisitatu diren orrien lehentasunei eta/edo erregistroei buruzkoak. Kutxabankek erabil ditzakeen "cookiek" webgune honetako edukietarako sarbide erosoagoa eta pertsonalizatuagoa erraztea izango dute helburu , edo webgune honetako orrien erabilera eta kontsulta estatistikak transmititzea. Edozein kasutan, informazio estatistiko horren erabileran ez da datu pertsonalik sartuko. 

Hala ere, "cookien" erabilera ez baimentzeko konfigura daiteke norberaren nabigatzailea, hala ere, horrek murrizketaren bat ekar lezake webgunearen erabateko erabilgarritasunari dagokionez.

Web honek Google Analytics erabiltzen du, Google, Inc. konpainiak ematen duen zerbitzua. Hauxe du helbidea konpainia horrek: Google, Inc., 1600 AmphitheatreParkway, Mountain View (California), CA 94043, USA ("Google").

Google Analytics baliabideak  "cookiak" erabiltzen ditu webgunearen erabilera aztertzeko. Sortzen den informazioa (zure IP helbidea barne) Googlek artxibatuko du AEBtan dituen zerbitzarietan. Googlek ez du zure IP helbidea duen beste edozein daturekin lotzen. 

Googlek informazio hori erabiliko du, gure kontura, webgunearen erabileraren aztarnari jarraitzeko, horretarako, jarduera txostenak bilduko ditu eta lekuarekin nahiz Internet erabilerarekin zerikusia duten beste zenbait zerbitzu emango ditu. Googlek hirugarrenei helarazi diezaieke informazio hori, legediak hala eskatuko balu, edo hirugarren horiek informazioa Googlen kontura prozesatzen badute.

Webgune honen erabilerak lehen aipatu den Googlek informazioa  tratatzeko baimena izatea dakar.

Gune honetako orri batzuek lege-ohar bereziak dituzte edukiari buruz edo funtzionaltasun bereziak. Irakurtzea gomendatzen da.  

 

Lege-oharren edukiak eguneratu egin daiteke, beraz, aldizka kontsultatzea ere gomendatzen da.   

Eta hirugarrenen egiteko erabiltzen saioan eta zure lehentasunak mantentzeko, erabiltzailearen esperientzia pertsonalizatu eta estatistikak web loturak lortzeko.
Jarraitu nabigazio egindako instalazio-baldintzak. begiratu gure. Politika gailetak eta nola ezarpenak aldatzeko.